XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bake hori gaizkile eta eraileen alde ere erabil zitekeen; beraz, gerrarik eta okerrik ez zitekeen egin, nahiz legezkoa izan, ez igandez, ez Bazko egunez, ez beste jai ospetsuez, ezta ere, azkenik, asteazkenetik iganderaino, aste barruan.

Hauzitegiek gogorki jardun zuten lege berria gogoz har eta bete erazteko.

Errege eta printzeek, bestalde, han hemen elkarte apartekoak eratu zituzten segurantza edukitzeko gaizkileen eskuetatik.

Lehendik hasia zen politik desegiteak, bere haretan jarraitu zuen; nobleziak, erregearen ondotik aldendurik, nagusi bizi izan nahi zuen.

Printzeek norberari komeni zitzaion legedia emanen zien konterri eta dukerriei.

Elizako goi noblezia, hots, gotzaiak, jokabide berdinetan zebilen.

Reims, Nyon, Beauvais-eko elizbarrutiak printzeei harrapaturiko lurrak baino ez ziren.

Goitik beherako mailadi edo hierarkiak leialki jarraitzen zuen noblezian: dena, goiko eta behekoen arteko leialtasun eta fidantzan finkatua aurkitzen zen.

Morrontzaren kategoriek bere haretan jarraitzen zuten, zoritxarrez, kristau gizartean.

8. Burgesiaren aurpegia Espainian.